Gipuzkoako Katapulta Tour zirkuituaren barruko bi kontzertu izango dira ostiral arratsaldean Errezilen. Kulturaz kooperatibak antolatuta, Kattalin eta Neufarrak eta Nuria Lopez Garcia ariko dira zuzenekoak eskaintzen, 18:00etan hasita. Doakoak izango dira emanaldiak, Domusa Teknik enpresarekin elkarlanean.
Sara Iriarte billabonarraren eta Jon Sagarna gabiriarraren proiektua da Kattalin eta Nenufarrak, eta 2021ean hasi zuen taldeak ibilbidea, Hubble bilduma kaleratuta. Albaceteko (Espainia) Nuria Lopez Garcia konpositore eta gitarristak eskainiko du bigarren kontzertua; Órbitas lana plazaratuko du jendaurrean.