Kantuan, dantzan eta antzeztuz agurtu dute ikasturtea Errezilgo San Martin herri eskolakoek

Nerea Uranga

Ikasturte bukaerako jaialdia egin dute gaur Errezilgo herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Ikasturtea agurtzearekin batera, aurten LH6 maila egin duten ikasleei agur berezia egin diete.

Kantuan, dantzan nahiz antzerkia eginez agurtu dute 2025-2026 ikasturtea Errezilgo San Martin herri eskolako ikasleek. Maila guztietako ikasleek egin dute beren ekarpena jaialdian, eta agur berezia egin diete LH6 mailako ikasleei, bertsotan. Errezilgo erraldoiak eta buruhandiak ere jaialdian parte hartu dute.

Gainera, Ekin errezildarrez! lehiaketako sariak banatu dituzte. Izan ere, ikasturtean ikasleen artean Errezilgo hitzak edo berbak ezagutzera eta erabiltzera bultzatzeko lehiaketa egin dute.

Bukaeran, denek batera, Errezil abestia abestu eta dantzatu dute, eta jaialdia borobiltzeko, Guraso Elkarteak eskainitako meriendaz gozatu dute.

(Argazkiak: Errezilgo San Martin herri eskola)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide