Azkenekoz ospatu dute Euskararen Eguna Errezilgo San Martin Herri Eskolan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 22a

Urtero bezala, Errezilgo herri eskolakoekin batera egin dute ekitaldiz betetako ospakizuna Bidania-Goiatzko Txinkorta eskolakoek eta Albizturgo eskolakoek.

Urtero-urtero ospatu izan dute Euskararen Eguna elkarrekin Errezilgo San Martin herri eskolakoek, Bidania-Goiatzko Txinkorta eskolakoek eta Albizturgo eskolakoek. Txandaka, urte bakoitzean herri batean. Aurten, Errezilgoei egokitu zaie festa antolatzea eta beste bi eskola txikietakoak berean hartzea.

Ekitaldiz betetako eguna izan dute hiru eskola txikietakoek. Antzerkiak egin dituzte, gero jolasean ibili dira eta bazkaltzeko herriko pilotalekuan elkartu dira. Behin bazkaldutakoan, muralak margotu dituzte eta agurtzeko elkarrekin bertso bat kantatu dute eskolaren sarreran, Errezilgo erraldoiak dantzan zirela.

Euskararen Normalkuntza Planaren barruan antolatu izan dute Euskararen Eguna hiru eskola txikiek, baina diru laguntzak murriztu zaizkiela-eta, elkarrekin egin duten azkena izan da gaur Errezilen egin dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide