Errezilgo Udalak hasi ditu aurtengo udaleku irekiak prestatzeko lanak. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara; ostiraletan ordutegia zabalagoa izan daiteke ibilaldiengatik. Iazko "esperientzia ona" kontuan hartuta, aurten ere egunero egingo dituzte aisialdiko ekintzak, udalak adierazi duenez.
Udalekuetan izena eman nahi duten haur eta gaztetxoentzako epea zabaldu dute, eta maiatzaren 22ra artekoa izango da epea. Errezilgo Udalak izena emateko honako galdetegia sortu du.
Bestalde, Errezilgo udalekuetan begirale izan nahi dutenek Lanbiden izena emanda egon, eta curriculuma maiatzaren 22rako aurkeztu beharko dute. Lanpostu horretarako baldintzak honako loturan kontsulta daitezke.