Herriko festetako pala txapelketak hasi dituzte Errezilen

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 4a

Errezilgo pala txapelketako emakumeen partida bat atzo. (Errezilgo Festa Batzordea)

Sanantonioetan jokatuko dituzte pala txapelketaren finalak, ekainaren 14an. Gizonetan bederatzi bikote ari dira parte hartzen eta emakumeetan sei bikote. Joan den astean hasi zituzten txapelketako lehen jardunaldiak Errezilgo frontoian.

Errezilgo Festa Batzordea sanantonioetako egitaraua osatzen ari da, baina dagoeneko pala txapelketetako jardunaldiak hasi dituzte herriko pilotalekuan. Finalak noiz jokatuko dituzten ere zehaztu dute, sanantonioetako igandean, hau da ekainaren 14an.

Pala txapelketan mutiletan bederatzi bikote ari dira parte hartzen eta emakumeetan sei bikote.


Errezilgo pala txapelketako jardunaldi bat atzo. (Errezilgo Festa Batzordea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide