Urrian Errezil Bizirik taldeak hitzaldiak eta argazki lehiaketa bat antolatu zituen. Argazki lehiaketaren helburua "energia berriztagarrien LPSak mehatxatzen dituen Errezilgo gaur egungo guneen erregistro grafiko bat edukitzea izan da , etorkizunean ere Errezilek bizirik jarrai dezan", azaldu dute antolatzaileek. Sariketaren gaiak ura, lurra, haizea, sua eta Errezilgo koloreak izan ziren. Guztira, 47 partaide izan ziren rally herrikoian parte hartu zutenak.
Lehiaketan irudi onenak atera zituztenen sariak, berriz, atzo arratsaldean banatu zituzten Borondegin. Lehiaketa herrikoiko sariak Izarne Agirretxek, Eihari Agirretxek eta Ana Orbegozok jaso zituzten. Argazki rallyko bildumarik onenaren saria, berriz, Andoni Rodelgorentzat izan zen. Saria jasotzerea joandakoak Alaia Agirretxe, Haizea Odriozola, Andoni Rodelgo eta Ana Orbegozo izan ziren. Antolatzaileek saridunak zoriondu zituen eta denak lurraren defentsan jarraitzera animatu zituzten.
Argazki lehiaketako irudiekin erakusketa jarri dute erakusgai Borondegiko tabernan urtarrilaren 6ra bitartean.