Kanpoan egiten zuen hotzari aurre egiteko plan ezin hobea izan zuten atzo Errezilgo Letea jatetxean: Erniarraitzek antolatutako bertso afaria. Dozenaka lagun batu ziren hitzordura. Sabelak bete zituzten aurrena, eta jarraian, trikitilariak lagun zituztela, Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu bertsolariak aritu ziren kantuan. Giro bikainean igaro zuten ostiral iluntzea.
Erniarraitz bertsozale elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Irailean egin zuten urtemuga ospatzeko festa, eta Gukak honako bideo erreportaje hau egin zuen jaiaren atarian.
(Argazkiak: utzitakoak)