Errezil Bizirik plataformak antolatutako Sua eta ura ingurumen hitzaldien barruan, Inma Mugertza hidrogeologoak ingurumen karstikoen eta haien aberastasunaren inguruan hitz egin zuen atzo, osteguna, Errezilen. Borondegin eskaini zuen solasaldia, eta hainbat herritar bertaratu ziren. Besteak beste, lur azpiko ura babesteak duen garrantziaz mintzatu zen Mugertza.