Iraileko igandeetako erromerien aurtengo azkena egin zuten atzo Zelatunen, eta merezi bezala agurtu ahal izan zituzten aurtengo jaiak.
Izan ere, aurreko igandean ez bezala, eguraldia lagun izan zuten atzokoan eta, horrenbestez, jende ugari elkartu zen Hernioren magaleko zelaietan. Horietako asko igo ziren Hernioko tontorreraino, eta zz ziren gutxi izan, halaber, Izerren eta Alabierren doinuekin hankak astindu zituztenak ere.
Era berean, mendietan eolikoak ez dituztela nahi aldarrikatu zuten hainbat herritarrek, Amasamendi Bizirik, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek deitutako elkarretaratzean.
(Argazkiak: Ibon Errazu)