Europako Sega Txapelketan ariko da Luixa Uzkudun errezildarra

Julene Frantzesena 2025ko abu. 6a, 09:39

Luixa Uzkudun.

Gaurtik igandera bitartean izango da txapelketa, Alemania hegoaldeko Bavaria estatuan. Euskal Herriko selekzioarekin ariko da errezildarra.

Europako Sega Txapelketa jokatuko dute gaurtik igandera bitartean Thundorf Airing-en (Bavaria, Alemania), eta Euskal Herriko selekzioak izango du ordezkaritza lehian. Hain zuzen ere, hainbat gizon-emakumek osatuko dute euskal taldea, eta horien artean da Luixa Uzkudun errezildarra.

Kirolariek Euskal Herriko Azkartasun Ligaxkan lortutako emaitzei esker eskuratu dute txapelketarako txartela. Hain zuzen, Goiatzen, Etxalekun nahiz Hernanin jokatutako jardunaldietako emaitzen arabera hautatu zituzten Europako Txapelketarako ordezkariak.

Bavariako txapelketan, gizonek ehun metro koadroko belardian jardun beharko dute segan; emakumeek, berriz, 35 metro koadrokoan. Epaimahaiak kontuan hartuko ditu azkartasuna nahiz txukuntasuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide