Moto gidari bat hil da Errezilen

Andoni Elduaien

Istripua gertatu den ingurua.

17:45 inguruan errepidetik atera da motoa gidatzen ari zen gizonezkoa, eta oso zauri larriak izan ditu. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Gaur arratsaldean trafiko istripua gertatu da Errezilen, eta moto gidari bat hil da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17:45 inguruan jazo da ezbeharra GI-2634 errepidean. Moto gidaria, gizonezkoa, errepidetik atera da, eta oso zauri larriak izan ditu. 

Haren bizitza salbatzeko ahalegina egin dute larrialdi zerbitzuek, baina hura artatu duen medikuak haren heriotza berretsi baino ezin izan du egin. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du zer gertatu den argitzeko. Oraingoz ez dute datu gehiago eman. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide