San Joan bezpera 2025

Lagunarteko afaria eta San Joan sua egin dituzte Errezilen

Nerea Uranga 2025ko eka. 24a, 11:29

Errezilen Dantzalekuan bildu da herritar talde bat San Joan bezperan, elkarrekin afaldu eta sua egiteko.

Errezilen ere San Joan sua egin dute. Atzo arratsaldean haurrek eta helduek osatutako talde bat Dantzalekuan bildu zen, eta elkarrekin afari-merienda egin zuten. Segidan, San Joan sua piztu zuten eta haren inguruan jolasean ibili ziren txikienak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide