Euskaraldia 2025

Euskaraldiarekin lotuta haur eta helduentzako ekintzak antolatu dituzte Errezilen

Nerea Uranga 2025ko mai. 14a, 11:27

Errezilgo Euskaraldiko hamaikakoa. (Utzitakoa)

Bihar, osteguna, hasiko da Euskaraldia eta Errezilgo Euskaraldiko batzordeak hitzaldia, solasaldiak eta haur eta gaztetxoentzako Euskaraokea antolatu ditu.

Elkar mugituz egingo dugu lelo hartuta egingo da bihar, maiatzak 15, hasi eta 11 egunez Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekimena. Oraindik ekimenean izena eman ez dutenek horretarako aukera dute Euskaraldia.eus webgunearen bidez, eta egin gabe dutenak izena ematera deitu ditu Errezilgo Euskaraldia antolatzeko batzordeak.

Euskaraldian izena eman duten herritarrek txapa Borondegin edota herriko dendan jaso dezakete.

Egun hauetan, Euskaraldiari lotuta hainbat ekintza antolatu ditu Euskaraldiko batzordeak Errezilen. Honakoa da prestatu duten egitaraua:

- Maiatzak 16, ostirala.18:00. Garbiñe Bereziartuaren hitzaldia hitanoaz eta nokaz. Udaletxeko pleno aretoan. Ondoren, hika iluntzea.

- Maiatzak 20, asteartea.19:00. UEMArekin saio irekia: Hizkuntzaren ikuspuntutik, nolako Errezil nahi dugu hemendik hamar urtera?. Udaletxeko pleno aretoan.

- Maiatzak 23, ostirala. 18:00. Euskaraokea gaztetxoentzat eta txokolatada. Zimitarioan.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide