Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko ariketa soziala, Elkar mugituz egingo dugu lelo hartuta. Euskal Herri mailan eta herriz herri Euskaraldiko hamaikakoak osatzen ari dira, eta Errezilen ere osatu dute, bost belarriprest eta sei ahobizi ditu kideak. Belarriprestak: Andoni Rodelgo, Alice Goffar, Ewa Anna Majewska, Isabel Nobre eta Manuel Agirretxe. Ahobiziak: Gloria Eskudero, Gurutz Agirretxe, Joseba Iñaki Labaka, Alaine Oiartzabal, Elaia Azpillaga eta Oihana Trula.
Errezilgo Euskaraldiaren antolaketa taldeak herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte, eta horretarako izena ematera. Internetez Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena.