Atzo jokatu zuten bigarrenez Urdaibaiko Rallya, eta Aitzol Apalantza errezildarrarentzat izan zen txapela. Skoda Fabia Rally 2 Evo autoarekin eta Alain Agirre kopilotu zuela irten zen Apalantza, eta proban parte hartu zuten 26 gidarietatik azkarrena izan zen, 50 minutu, 49 segundo eta 9 ehuneko denbora eginda. Minutu eta hamahiru segundotik gorako aldea atera zizon bigarren egin zuen Gorka Antxustegiri.