Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta berdintasun aldarriak lau haizetara zabaldu dituzte Errezilen. Hain zuzen ere, 13:30ean, elkarretaratzea egin dute goiko plazan, eta hainbat herritar bertaratu dira. Euskal Herriko Bilgune Feministaren deialdiarekin bat egin dute han, eta Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak zioen pankartaren atzean elkartu dira. Ondoren, bertso bazkaria egin dute Borondegin, eta giro ederra sortu da han.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta utzitakoak)