Inauteriak 2025

Errezilen eskolan eta kalean ospatu dituzte inauteriak

Nerea Uranga 2025ko mar. 1a, 09:44

Guraso elkarteak antolatuta, jolasak eta txokolatada egin dituzte Errezilgo gazteenek. Helduagoek, berriz, pintxo potearekin batera, mozorro festa  egin dute kalean.

Inauteri jaia atzo ostirala ospatu zuten errezildarrek. Arratsaldean, San Martin herri eskolan Altxorraren Bila jolasean ibili ziren haur eta gurasoak, eta ondoren, txokolate jana egin zuten eskolako patioan, Guraso Elkarteak antolatuta.

Behin eskolako festa bukatutakoan, pintxo-pote mozorrotua hasi zuten helduek. BI soziedadeetan eta Borondegin mozorro onenaren botoak emateko kaxak jarri zituzten, eta bukaeran herritarrek aukeratutako mozorro onenari saria eman zioten Borondegin, eta festan parte hartu zuten herritar guztiek batera argazkia atera zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide