'Errautsak hauspotzen' ikus-entzunezkoa eman dute Errezilen

Julene Frantzesena 2024ko azaroaren 12a

Haritz Garmendia azalpenak ematen atzo, Borondegin. (Itsaso Elizagoien)

San Martin egunez, atzo, eman zuten Trikigirok egindako dokumentala Borondegin. Hainbat lagun elkartu ziren han, eta ikus-entzunezkoa bukatzean azalpenak eman zizkien Haritz Garmendiak.

San Martin eguna izanik, festa giroan murgilduta ibili ziren atzo errezildarrak. Eguerdian meza eta hamaiketakoa egin zituzten hainbat lagunek, eta arratsaldean, berriz, umeentzako jolasak ez ezik, Errautsak hauspotzen ikus-entzunezkoaren emanaldiaz gozatu ahal izan zuten. Borondegin elkartu ziren hainbat herritar Trikigiro elkartearen dokumentala ikusteko, eta lana ikusi ondoren, elkarte horretako Haritz Garmendiak azalpenak eman zizkien han elkartutakoei.

Datozen asteburuetan egingo dituzte San Martin festetako azken ekintzak Errezilen. Igandean Jubilatuen Eguna izango da, eta mezaz gain, bazkaria egingo dute Borondegin, bertsolariekin eta trikitilariekin. Azaroaren 22an, berriz, bertso afaria izango da Letean, Sustrai Colinarekin eta Aitor Mendiluzerekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide