Sanmartinetan murgilduta dabiltza errezildarrak atzo arratsaldetik. Mertxe Egiguren eta Antton Garro San Martin herri eskolako irakasle ohiek bota zuten atzo festetako txupinazoa udaletxeko balkoitik, eta segidan, adin guztietako herritarrentzako festetako ekitaldiak hasi ziren Errezilen. Esaterako, 21:00etan hasita, herri afaria izan zen frontoian, Errezil Biziriken eskutik. Haur, gazte eta heldu elkartu ziren afaltzeko, eta frontoia bete egin zen.
Afalostean, Obaneukek girotu zuen atzo herria.
Gaur ere izango da festaz gozatzeko aukera Errezilen. Izan ere, bertso bazkaria, haurrentzako jolasak, sagardo eta pintxo dastaketa... izango dira. Iluntzean, berriz, Gozategi musika taldearen emanaldia eta Naza DJa izango dira.
Egitaraua:
Gaur, larunbata:
- 07:00. Gaupaseroen argazkia.
- 14:00. Bertso bazkaria Letea jatetxean. Bertsolariak: Nerea Elustondo eta Unai Agirre. Trikitilariak: Haritz Garmendia eta Eneko Arbeo.
- 16:30. Ume jolasak.
- 20:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.
- 23:00. Gozategi.
- Ondoren, Naza DJa.
Bihar, igandea:
- 11:00. Haurrentzako krosa.
- 14:00. Zahagi ardoa, zimitorioan.
- 17:30. Herritarren arteko kirol erronka.
- 19:00. Pintxo poteoa. Ondoren, bingoa Borondegin.
Astelehena, azaroak 11, San Martin eguna:
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa Borondegin.
- 16:30. Haurrentzako ekintzak.
- 19:00. Errautsak hauspotzen dokumentalaren emanaldia eta hitzaldia, Borondegin.
Asteartea, azaroak 12, Jubilatuen eguna:
- 13:00. Meza nagusia.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Borondegin, bertsolariekin eta trikitilariekin.
Azaroak 22, ostirala:
- 21:00. Bertso afaria Letea jatetxean. Bertsolariak: Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze. Trikitilariak: Erkizi eta Manex Unanue.
(Argazkiak: Irati Urdalleta)