Errezilgo San Martin jaietako txupinazoa, irudietan

Andoni Elduaien

San Martin eguna astelehenean ospatuko dute Errezilen, baina gaur, ostirala, bota dute festak hasteko txupinazoa San Martin Herri Eskolan irakasle lanetan aritu diren Mertxe Egiguren eta Antton Garro irakasle ohiek.

Errezilgo San Martin Herri Eskolan urtez luzez irakasle lanetan aritu eta egun erretiratuta dauden Mertxe Egigurenek eta Antton Garrok bota dute Errezilgo sanmartinei hasiera emateko txupinazoa. Jai giro ederrean hasi dituzte aurtengo herriko jaiak han.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide