Uztarri Motzeko Idi Proba Saria jokatu dute Errezilen aurrenekoz, eta Erkoreka izan da nagusi. Atzo, astelehenez, jokatu zuten sariketaren azken proba, eta Laukizeko Erkorekak eraman zituen etxera uztarri bakarreko idi demaren manta, txapela eta 1.000 euroko diru saria.
Ostiralean, urriak 25, hasi zen Uztarri Motzeko Idi Proba Saria. Aurreneko hitzorduan, Rafa Alegriaren (Bermeo), Asador Iruñako (Jotabe) eta Elorrietako (Laukiz) idiak atera ziren plazara. Bigarren jarduna larunbatez egin zuten, urriaren 26an, eta orduko hartan Nerea Telleriaren (Lasarte), Garaiarko (Oiartzun) eta Iñaki Lopetegiren (Birle) idiak lehiatu ziren. Hirugarren eta azken saioa atzokoa izan zen. Lau izan ziren plazara atera ziren idiak. Asier Alegria (Bermeo), Txokolate (Errezil), Matxain (Errenteria) eta Erkoreka (Laukiz) aritu ziren lehian.
Erkorekaren idiak 60 plaza eta 1,87 metro osatu zituen 1.100 kiloko harriarekin; bigarren sailkatuarenak, Txokolaterenak, 55 plaza egin zituen, eta hirugarren sailkatuarenak, Elorrietarenak, 54 plaza, zinta bat eta 3,90 metro. Txokolatek 900 euroko diru saria jaso zuen eta Elorrietak 800 euro.
(Argazkiak: Ibon Errazu)