Amaia Aranzabal saritua izan da Euskal Mendizaletasunaren Mendeurreneko Galan

Nerea Uranga 2024ko urr. 21a, 15:59

Amaia Aranzabal eta Pili Ganuza mendizaleak sariarekin. (EMF)

Loli Lopez Goñi Emakume Mendizaleak saria jaso du Aranzabalek, Pili Ganuza mendizalearekin batera.

Euskal Mendizaletasunaren Mendeurreneko Gala berezia egin zuten joan den ostiralean, urriaren 18an, Gasteizko Europa biltzar jauregian. Ekitaldian nabarmendu zuten mendizaletasunak bizirik jarraitzen duela eta "futbolaren gainetik" dagoela: "Euskal Autonomia Erkidegoan 50 biztanletik bat mendian federatuta dago".

Euskal mendizaletasunaren ospakizun ekitaldian, hainbat sari banatu zituzten mendizaleen artean, eta besteak beste, Loli Lopez Goñi Emakume Mendizaleak saria Amaia Aranzabalek eta Pili Ganuzak jaso zuten. 1992. urtean biak izan ziren zortzimilako batera igo ziren lehen euskal emakumeak, Cho Oyu gailurrera hain zuzen.


Euskal Mendizaletasunaren Mendeurrenaren Galan saritutakoak eta antolatzaileak. (EMF)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide