Aitzol Apalantzak irabazi du Euskadiko Rallysprint Txapelketa

Iraia Oteiza

Aitzol Apalantza eta Olatz San Miguel, Elgoibarko podiumean. (Utzitakoa)

Atzo jokatu zuten Euskadiko txapelketaren azken proba Elgoibarren (Gipuzkoa), eta lasterketa hori irabazita, sailkapen orokorrean txapela eskuratu du errezildarrak, Olatz San Miguel kopilotuarekin batera.

Aitzol Apalantza errezildarrak irabazi du 2024ko Euskadiko Rallysprint Txapelketa. Atzo, larunbata, Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten txapelketako azken lasterketa, eta Apalantza nagusitu zen, Hyundai I20 R5 autoarekin eta Olatz San Miguel kopilotu zuela.

Hiru erlojupeko rallysprinta izan zen atzokoa, eta hiruretan nagusitu ziren Apalantza eta San Miguel, lanak guztira 14 minutu eta 47 segundoan amaituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide