Zelatungo Antonioren Bordak Solete saria jaso du bigarrengoz

Maialen Etxaniz

Antonioren Borda, soletea jaso berritan. (Antonioren Borda)

2021ean jaso zuten aurrenekoz Repsol Gidak ematen duen saria. Aste honetan jaso dute bigarrengoz aitortza. 

Repsol Gidak gastronomia arloko sariak eman eta aitortzak egin ohi ditu, eta horietako bat jaso du Zelatungo Antonioren Bordak, Soletea. "Zerbait berezia duten eta gomendagarriak diren guneei" ematen diete Soletea.

Ez da Antonioren Bordak Solete saria eskuratzen duen lehen aldia. 2021ean ere jaso zuen aitortza. Urola Kostan beste taberna batzuek ere badute Soletea, tartean, Azpeitiko DA tabernak,, Zarauzko Mele-melek eta Tidore tabernak eta Getariako Balearrik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide