Joana Garmendia zoriondu du Errezilgo Udalak, 100. urtebetetzean

Nerea Uranga 2024ko ira. 2a, 15:42

Joana Garmendia zoriontzen Errezilgo alkatea eta udal zinegotziak. (Errezilgo Udala)

Ostiralean bete zuen mendeurrena errezildarrak. Iraolagoikoan jaioa eta Loidisaletxen bizi da gaur egun.

Joana Garmendia errezildarrak 100 urte bete zituen igandean, irailaren 1ean. Errezilgo Udalaren izenean zorionak jaso zituen Koldo Arzallus alkatearen eta Izaro Zinkunegi eta Iñaki Labaka zinegotzien eskutik.

Honako bertsoa ere eskaini zioten udalekoek:

Iraolagoikoan jaio
ta Loisaltxera joana
esne saltzaile, ume zain,
edota neskame lana
Zeureganatua duzu
andre indartsuan fama
ez da edonor izaten
bederatzi haurren ama
Azalean bildu duzu
urte askoren aztarna
baina zure irri horrek
badauka berezko xarma
Ta ehun urte pilatzea
ez denez zuretzat zama
umore finari eutsi
eta ondo bizi Joana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide