Arrakastaz egin dute Zelatunen III. Errockmeria

Nerea Uranga

Beertoki elkarteak antolatuta, Ithaka, Etxekalte, Muzak eta Kattalin eta nenufarrak taldeen kontzertuekin gozatzeko aukera izan dute Zelatungo zelaietan bildutakoek.

Hernioren altzoan musikaz gozatzeko aukera izan zen atzo, igandea, eguerditik arratsaldera bitartean. Beertoki elkarteak antolatuta, III. Errockmeria musika jaialdia egin zuten, eta Ithaka, Etxekalte, Muzak eta Kattalin eta nenufarrak taldeek kontzertu bana eskaini zuten.

Eguerditik arratsaldera arteko musika festa izan zen Zelatungo zelaietan, eta eguzki printzekin hasi zen jaialdia behe lainopean bukatu zen. Dozenaka lagun bildu ziren lau taldeen musikaz gozatzera.

(Argazkiak: Unai Sorarrain)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide