Eskoriatzako III. Rallysprinta jokatu dute gaur Gipuzkoako herri horren eta Aretxabaleta artean, eta eskualdeko hainbat ordezkarik parte hartu dute proban. Aurten, gainera, txapela Urola Kostara ekarri dute: hain zuzen ere, Aitzol Apalantza errezildarra gailendu da, Hyundai I20 R5 autoarekin eta Olatz San kopilotu zuela.
Guztira, 7,31 kilometroko lau txanda osatu behar izan dituzte parte hartzaileek, eta Apalantzak 21 minutu eta 33 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko. Guztira, 45 ibilgailuk parte hartu dute proban.