Aitzol Apalantzak irabazi du San Migel Rallysprinta, eta Alazne Apalantza izan da bigarren

Aitziber Arzallus 2024ko eka. 30a, 16:41

Aitzol Apalantza pilotua eta Olatz San Miguel kopilotua atzo, San Migel Rallysprinta bukatu berritan. (Utzitakoa)

Aitzolek pilotu lanetan jardun du alboan Olatz San Miguel duela, eta proba amaitu duten 55 autoetatik azkarrena haiena izan da, 21 minutu eta 28 segundoko denbora eginda. Alaznek, berriz, kopilotu jardun du, Aitor Saizarren alboan, eta 21 minutu eta 49 sengundoko denborarekin, bigarren denborarik onena eginda bukatu dute proba.

Atzo, larunbata, San Miguel Rallysprinta automobilismo proba jokatu zuten Elgoibar eta Etxebarri (Bizkaia) artean, eta Aitzol eta Alazne Apalantza anai-arreba errezildarrak izan ziren txapeldun eta azpitxapeldun.

Aitzolek pilotu lanetan jardun zuen alboan Olatz San Miguel zuela, eta proba amaitu zuten 55 autoetatik azkarrena haiena izan zen, 21 minutu eta 28 segundoko denbora eginda. Alaznek, berriz, kopilotu jardun zuen, Aitor Saizarren alboan, eta 21 minutu eta 49 sengundoko denborarekin, bigarren denborarik onena eginda bukatu zuten proba.

Atzoko San Migel Rallysprintak bazuen berezitasun bat, gainera. Izan ere, soilik emakumeek antolatutako aurreneko automobilismo proba izan da. Eme eskuderiak izan du ardura hori, eta hain zuzen ere, Alazne Apalantza da eskuderia horretako kideetako bat.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide