Eguzki izpitan hasi dituzte sanantonioak Errezilen

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2024ko eka. 13a, 16:03

Herritar ugari bildu da gaur San Antonio baselizaren inguruan, eta giro ederrean hasi dituzte festak. Igandera bitartean izango dira festetan Errezilen.

Gaur eguerdian hasi dituzte sanantonioak Errezilen, giro ederra lagun dutela. San Antonio baselizan izan da meza, Kepa Susperregi parrokoak gidatuta. Elizkizuna bukatu ondoren, txupinazoa bota du Elena Rikondo Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateko gizarte langileak. Segidan, Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute baselizaren inguruan bildutakoek.

Haurrentzako jolasak izango dira gaur arratsaldean, eta 19:00etatik aurrera pintxo potea izango da Erniopen eta Borondegin. Igandera bitartean izango dituzte festetako ekintzak Errezilen.

 

Gaur, osteguna, San Antonio eguna.

  • 16:00. Haurrentzat ekintzak, Inguru Abenturaren eskutik.
  • 19:00. Pintxo potea Erniopen eta Borondegin.
  • Ondoren, bingoa, Borondegin.

Ekainak 14, ostirala.

  • 18:30. Tapa Tapa trikiti eta pandero eskolako ikasleen ikasturte bukaerako emanaldia.
  • 20:00. Gaztetxoen dantza emanaldia.
  • 21:00. Herri afaria, Gaztetandik elkarteak antolatuta.
  • Ondoren, Itzal taldearen eskutik erromeria.

Ekainak 15, larunbata

  • 07:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 14:00. Bertso bazkaria, Letea jatetxean. Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bertsolariekin, eta Julen eta Elaia trikitilariek girotuta.
  • 17:00. Ume jolasak.
  • 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa Trikitxotxen eskutik. Helduak 15 euro eta haurrak 7 euro.
  • 23:00. Iratzar taldearekin erromeria.

Ekainak 16, igandea

  • 12:00. Herriko haurren esku pilota txapelketako finalak.
  • 14:00. Paella jana.
  • 18:30. Herritarren arteko kirol erronka. * Egun guztian zehar Zampano garagardoa dastatzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide