Aitzol Apalantzak irabazi du Sabandoko I. Rallysprinta

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 19a, 15:14

Olatz San Miguel eta Aitzol Apalantza, beren autoarekin. (Utzitakoa)

Olatz San Miguel kopilotuarekin, aurtengo lehen proba irabazi du iazko Euskadiko Rallysprint Txapelketaren irabazleak.

Sabandon (Araba) hango lehen rallysprinta jokatu zuten atzo, eta Aitzol Apalantza errezildarra eta Olatz San Miguel (Hyundai I20 R5) izan ziren azkarrenak.

Aurtengo Euskadiko Rallysprint Txapelketarako hirugarren proba puntuagarria izan da Sabandokoa, eta denboraldiko lehen garaipena izan da Apalantzarentzat; Gabiria-Legazpikoa 26. postuan bukatu zuen eta Goierrikoa ez zuen bukatu iazko txapeldunak.

Sabandon, laugarren sailkatu ziren Iraitz Olariaga eta Josu Odriozola azkoitiarrak, Gabiria-Legazpi rallysprintaren irabazleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide