Aitzol Apalantzak irabazi du Euskadiko Rallysprint Txapelketa

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 13a, 10:50

Iker Zinkunegi eta Aitzol Apalantza, Aramaion. (Utzitakoa)

Larunbatean jokatu zuen txapelketaren azken proba Aramaion (Araba), eta proba horretan izandako matxura mekaniko baten erruz bigarren postuan gelditu bazen ere, sailkapen orokorrean urrea eskuratu du errezildarrak.

Aitzol Apalantza errezildarrak irabazi du 2023ko Euskadiko Rallysprint Txapelketa. Hilaren 9an, larunbatean, Aramaion (Araba) jokatu zuen txapelketako azken lasterketa, Iker Zinkunegi kopilotu zuelarik.

Lau mangako proba izan zen larunbatekoa. Ibilbide bera lau aldiz egin behar izan zuten partehartzaileek, bi aldiz noranzko batean, eta bi aldiz kontrakoan. Matxura mekaniko txiki bat medio, ezin izan zuten lehen postua lortu Apalantzak eta Zinkunegik larunbateko lasterketan, baina sailkapen orokorrean lehen postua erdietsi zuen Apalantzak, Alberto Marcos pilotuari aurrea hartuz.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide