Inauteriak 2024

Mozorro politak eta giro ederra, Errezilgo inauterietan

Nerea Uranga

Jolasak, pintxo-potea eta mozorro lehiaketa izan dituzte Errezilen, inauteriak ospatzeko.

Inauteriak ospatu zituzten atzo, ostirala, Errezilen. Hain zuzen ere, 17:00etan hasita, jolasak izan zituzten Dantzalekuan eta Zimitorioan. Ondoren, 19:00etatik aurrera, pintxo-potea egin zuten Akerran, Borondegin eta Erniopen. Festa amaitzeko, berriz, 22:00etan hasita, mozorro onenak jantzi zituztenei sariak banatu zizkieten. Giro ederra sortu zen herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide