Inauteriak 2024

Ostiralean ospatuko dituzte inauteriak Errezilen

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 7a, 17:01

Errezilgo eskolako haurrak, artxiboko irudi batean. (Artxibokoa)

Jolasak, mozorro festa eta pintxo poteoa egingo dituzte arratsaldean zehar. Mozorro onenaren saria ere emango dute. 

Errezildarrek ostiralean, otsailaren 7an, ospatuko dituzte inauteriak. Adin guztietako herritarrek izango dute mozorroen festaz gozatzeko aukera. Ostiral arratsaldez, 17:00etan hasita, jolasak egingo dituzte zimitorioan eta dantzalekuan. Ondoren, 19:00etatik aurrera, pintxopoteoa izango da Akerran, Borondegin eta Erniopen. Ondoren, gauean, 22:00ak aldera, mozorro onenaren sari banaketa egingo dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide