Hasteko, zaindariaren eguna

Mireia Galarza Bastida - Mailo Oiarzabal 2023ko ekainaren 13a

San Antonioren ermitaren bueltan hasi eta elizako zimitorioan jarraitu dute festa ekitaldiek gaur goiz-eguerdi partean Errezilen, sanantonioen lehen egunean.

Meza, txupinazoa, hamaiketakoa, Lidiaren eta Itzederren saioa, 70 lagun elkartu dituen paella janerako prestaketak... San Antonio eguneko ospakizunak indartsu hasi dituzte gaur Errezilen, baita lehorretik eta ekaitzetik salbu ere. Ekitaldi horietan hartutako irudiak eta jaietako protagonistetako batzuen hitzak jasota daude bideo honetan.

Aurtengo sanantonioen lehen jardunaldiak arratsaldean izan du jarraipena, egitaraua ekaitz iragarpena dela-eta zertxo bait moldatuta. Baina festak hasi besterik ez dira egin; bihar eta etzi atseden hartu ondoren, ostiraletik igandera festan murgilduta ibiliko dira berriz ere Errezilen.

 

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide