EH Bilduk irabazi ditu Errezilgo udal hauteskundeak 189 boto eskuratuta; hau da, botoen %62,79. Errezilgintza alderdiak, berriz, 108 boto lortu ditu, botoen %35,88. 21 boto baliogabe zenbatu dituzte, eta beste lau zuriak izan dira. Udala osatzeko zazpi jarleku zeuden jokoan; horietatik bost EH Bildurentzat izango dira, eta beste biak Errezilgintzarentzat. Beraz, Koldo Arzallus izango da Errezilgo alkatea, gehiengo osoa lortuta. Guztira, 322 boto zenbatu dituzte, eta beste 126 lagunek ez dute parte hartu gaurko udal hauteskundeetan Beraz, parte hartzea %71,88ekoa izan da.
Duela lau urte baino baxuagoa izan da parte hartzea Errezilen; orduko hartan, herritarren %84,35ek eman zuten boza. 2015. urtetik 2019ra 15 puntu igo zen parte hartzea, eta azken udal hauteskundeetatik, 12 puntu jaitsi da. Azken udal hauteskundeetan, 255 boto lortu zituen EH Bilduk (%69,67), 107 Errezilgintzak (%29,23). Zinegotzi kopuruari dagokionez, duela lau urteko argazki bera errepikatuko da Errezilen.