Ekintza berezia egin zuten atzo, otsailak 16, Tipi Tapa taldekoek. Ostegun Gizena izanik, San Martin Herri Eskolako ikasleekin garai bateko eta gaur egungo inauteriei buruz hitz egiteko elkartu ziren. Gustura entzun zituzten ikasleek Errezilgo aiton-amonen istorioak. Ez da aurreneko aldia adinekoak eta haurrak bat eginda ekintzak egiten dituztena Errezilen. Izan ere, Tipi Tapako eta Eguneko Zentroko hainbat ekintza elkarrekin egiten dituzte.