Jexux Mari Goenaga segalaria omendu dute Errezilen

Urola Kostako Hitza 2017ko abu. 26a, 10:46

https://www.youtube.com/watch?v=FxzpyQGPgZY Jexux Mari Goenaga (Errezil, 1979) omendu zuen atzo Errezilgo Udalak, Europako Bakarkako Sega Txapelketan bigarren egin duelako. Errezildarra Suitzako Ingenbohl eta Brunnen herrietan izan zen abuztuaren 18a eta 20a bitartean, eta 30 urtetik gorakoen txapelketan egin zuen balentria. Atzo jende ugari elkartu zen 20:00etan Errezilgo udaletxearen atarian. Lehenik, aurreskua egin zioten segalariari, eta, ondoren, udal ordezkariek txapela jantzi zioten Goenagari. Udaletxeko balkoian bertsoak abestu zizkion Juan Jose Eizmendi Loidisaletxek kirolariari. Hona hemen, omenaldiko irudi bilduma (Argazkiak: Almitza elkartea eta Errezilgo Udala)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide