LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko aldarria kalera atera dute Errezilen

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 28a

LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28, eta Errezilen aldarri hori kalera atera dute. Hain zuzen ere, herri horretako Goiko Plazako banku bat ostadar kolorez margotu du hainbat herritarrek, Auzoetxearen ekimenez eta udalaren babesarekin. Gainera, Errezilgo Udalak mozio bat onartu du kolektiboaren aldeko aldarria eginez.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide