Futbol partidak jokatu dituzte errezildarrek eta bidaniarrek, festei bukaera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko eka. 18a, 19:45

Lehen neurketa gaztetxoek jokatu dute, eta errezildarrak nagusitu dira. Bigarrengoa, berriz, helduek jokatu dute, eta aise irabazi dute bidaniarrek. Eskolako jolastokian jokatu dituzte partidak, beroari aurre eginez. Partiden ostean, buruhandien kalejira izan da, eta ekitaldi horrekin bukatu dira aurtengo San Antonio jaiak.

San Antonio jaietako egitarauko azken ekintza izan da: errezildarrak eta bidaniarrak elkarren aurka aritu dira futbolean eskolako jolastokian. Bero itzela egiten zuen Errezilen, baina hori ez da aitzakia izan futbolean ez aritzeko. Lehen partida gaztetxoek jokatu dute, eta 5-1 nagusitu dira errezildarrak. Haien ostean bi herrietako helduek jokatu dute neurketa, eta aise irabazi dute bidaniarrek 1 eta 6. Bi partidetan lagun giroa izan da nagusi, eta jendetza izan partidak ikusten eta beren herrietako jokalariak animatzen. Partida horiekin, eta ondoren egin duten buruhandien kalejirarekin bukatu dira aurtengo sanantonioak. Joan den asteartean, San Antonio egunez, hasita, festa giroa izan da nagusi Errezilen. Honako bilduma honetan ikus daitezke herenegungo eta atzoko argazkiak. Gaur eguerdian, berriz, V. Dantza Suelto Txapelketa jokatu dute, eta Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida azpeitiarrak nagusitu dira. Hona hemen, futbol partiden argazki bilduma: [flickr_set id="72157685211885535"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide