Iaz herri kirol erronka egin zuten errezildarrek eta bidaniarrek festetan. (Julene Frantzesena)
Bihar, San Antonio egunez, hasiko dira izen bereko festak Errezilen. 11:00etan botako dute festei hasiera emango dien suziria San Antonio ermitan. Ondoren, meza izango da baselizan. Horrez gain, hamaiketakoa izango da Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuta, eta Gorritiren abereak ere bertan izango dira. 16:30ean haur jolasak egingo dituzte, eta 19:00etan, pintxo potea eta pintxo lehiaketa Borondegin eta Erniopen. Asteburura arte deskantsatzeko tartea hartuko dute herritarrek.
Asteburuan, segida
Ostiralean jarraituko dute festek; besteak beste, poteoa, herri afaria eta erromeria egingo dituzte. Gaur da afarirako txartelak erosteko azken eguna, eta Borondegin, dendan eta Letean eskura daitezke 20 euroren trukean.
Larunbatean eta igandean ere festa giroa izango da nagusi Errezilen, hala nola bertso poteoa, sagardo dastaketa, erromeria nahiz dantza txapelketa egingo dituzte. Aurtengo jaietarako, gainera, prestatu dute berrikuntzarik: igande arratsaldean bidaniarren eta errezildarren arteko futbito partida mistoak jokatuko dituzte haurrek nahiz helduek. Bestalde, larunbat eguerdian haurrei eta haien gurasoei zuzenduta Master Chef lehiaketa antolatu zuten, baina izen-emateak arrakastarik ez duenez izan, bertan behera utzi dute ekitaldia.
Egitaraua
Bihar, asteartea
11:00. Txupinazoa San Antonion.
Ondoren. Meza San Antonio ermitan, hamaiketakoa Lidia eta Itzeder trikitilariekin eta Gorritiren abereak.
16:30. Haur jolasak.
19:00. Pintxo potea eta pintxo lehiaketa Borondegin eta Erniopen.
Ekainak 16, ostirala
16:00. Jolas txokoa Gaztelekuan.
19:00. Poteoa trikitilariekin.
21:00. Herri afaria frontoian.
Ondoren. Play back-a eta Oharkaberekin erromeria.
Ekainak 17, larunbata
13:00. Apar festa.
18:00. Triki-bertso-poteoa Mendizabalekin, Iguaranekin, Garmendiarekin eta Attolarekin.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa dantzalekuan.
23:00. Obaneukeren erromeria.
Ekainak 18, igandea
12:00. V. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa.
18:00. Bidaniarren eta errezildarren arteko futbito partidak.
Ondoren. Buruhandien kalejira.