Xabier Orbegozo 'Arria V'.a, marka hautsi ostean. (Uztarria).
Gaurkoan eguraldia faktore garrantzitsua izango zela adierazi zuen errezildarrak joan den astean egindako agerraldian. Aizkoran aritu den bitartean tenperatura egokia izan da. Aizkora lanak 42 minutu eta 10 segundotan amaitu ditu. Korrika hasi denean, ordea, euria hasi da eta tarteka zaparrada mardulak bota ditu. Ondorioz, zezen plazan ur potzuak osatu dira. Hala ere, marka haustea lortu du. Joxe Aierbek kilometroz kilometro egin zituen denboretatik oso hurbil ibili da Arria V.a proba osoan zehar, baina azkenean Aierbek baino 12 segundo gutxiagotan amaitu du proba errezildarrak.
Azpeitiko zezen plazan egin du proba, 11:30ean hasita, eta 300 lagun inguru hurbildu da bertara Xabier Orbegozo Arria V.a animatzera. Ikusleen artean urduritasuna nabaritu da proba osoan zehar, baina senideen, lagunen eta zezen plazara bertaratu diren herritarren babesik ez zaio falta izan gaurko protagonistari.
Proba egiteagatik eta Joxe Aierberen marka hausteagatik, guztira, 6.000 euroko diru-saria jaso du Arria V.ak, 3.000 euro marka saiakeragatik eta beste 3.000 marka ontzeagatik. Peru eraikuntza enpresak eman dio sari hori.
Hemen, proban zehar hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157683137094546"]
Eta hemen azken kilometroaren bideoa:
https://youtu.be/y0PHBENebgk