Azokarekin bukatu da Errezilgo Errezil Sagarraren Astea

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko abe. 4a, 13:29

(Julene Frantzesena) Azokarekin bukatu da gaur, igandea, Errezilgo Errezil Sagarraren Astea. Dozenaka lagun izan dira Errezilen goiz eta eguerdi partean, sagarraren bueltako azoka ikusten eta erosketak egiten. Trikitilariek alaitu dute giroa, eta sagar dultze lehiaketa herrikoia egin dute. Hainbat egitasmo egin dituzte aste osoan zehar. Besteak beste, liburua aurkeztu zuten joan den igandean eta astean zehar sagar dastaketa ere egin zuten. Hona hemen gaurko azokako argazkiak: [flickr_set id="72157673466548883"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide