Errezildarrek irabazi dute bidaniarren aurkako kirol erronka

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko eka. 12a, 18:51

Kirol erronkako parte-hartzaileak. (Julene Frantzesena) Ostiralean hasi ziren San Antonio jaiak Errezilen eta gaur arte festek ez dute etenik izan; izan ere, ekitaldi ugari izan dira herrian egunotan. Gaur, igandea, arratsaldean kirol erronka mixtoa jokatu dute errezildarrek eta bidaniarrek, Errezilgo eskolako jolastokian. Trontzan, ingudearekin, harri jasotzen, lokotxak biltzen, zakuarekin lasterka, txingekin nahiz korrika jardun dute kirolariek. Bi txandatan errezildarrak nagusitu dira, eta haientzat izan da erronka. Bihar San Antonio eguna ospatuko dute Errezilen. 11:00etan meza izango da San Antonio baselizan, eta, ondoren, hamaiketakoa egingo dute Lidia eta Itzeder trikitilariek lagunduta. Gorritiren abereak ere izango dira mezaren ostean. Hilaren 15ean, asteazkena, berriz, festetako azken ekitaldia izango da. 19:00etan hasita, Amama filma emango dute elizan, eta bertan izango da Asier Altuna filmaren zuzendaria. Hona hemen, erronkako argazki batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide