San Andres jaiei lotutako informazio, argazki, elkarrizketa eta bideo guztiak atal berezi honetan bilduko ditu Maxixatzen.eus-ek.
Enrique Tejedor Maisu Handiak irabazi du XXVII. San Andres Xake Txapelketa

Andoni Elduaien 2022 abe 04 Azkoitia

Sari nagusia Kantabriara (Espainia) joan da, Enrique Tejedor 2018ko Espainiako Xake Txapelketa Azkarraren txapeldunak irabazi baitu gaur Azkoitian. Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatutako txapelketan 97 xakelari lehiatu dira guztira.