San Nikolas festen bueltako edukiak honako kanal honetan bilduko ditu Gukak.
Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai sanikolasetako Gazte Eguneko bazkarirako txartelak

Julene Sorarrain aza 06, 09:01 Orio

Aurten estreinakoz, Gazte Eguna ospatuko dute San Nikolas jaien barruan. Abenduaren 7an izango da festa hori, eta egitarauaren barruan, paella lehiaketa antolatu dute. Bazkarian parte hartzeko sarrerak gaur arratsaldetik aurrera izango dira eskuragai, Turismo Bulegoan.