Beizaman ere egin dute juntadizoa, San Lorentzo eguna tarteko

Julene Frantzesena

Usadioari segituz, San Lorentzo ermitan meza egin dute, eta gero, afari-meriendaz gozatu ahal izan dute herritarrek. 

Beizaman ere hainbat lagun elkartu dira gaur, abuztuaren 10a, San Lorentzo eguna dela eta. Urtez urte mantentzen duten usadioari segituz, San Lorentzo ermitan meza egin dute, aurten hildako beizamarren oroimenez. Elizkizuna bukatzean, afari-meriendaz gozatu ahal izan dute herritarrek ermitaren atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide