Otañok eta Vicentek irabazi dute Ramon Latasa saria

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 10a

Eneko Otaño eta Iker Vicente atzo, saria irabazi berritan. (Ibon Errazu)

Sunbillako frontoia jendez leporaino zela lehiatu ziren atzo arratsaldean hiru bikote. Otaño eta Vicente izan ziren hamar kanaerdiko eta 60 oinbiko sei enbor ebakitzen azkarrenak, eta ondorioz, haientzat izan ziren aurtengo edizioko txapelak.

Eneko Otaño beizamarrak eta Iker Vicente otsagabiarrak irabazi dute 23. Ramon Latasa saria. Atzo arratsaldean jokatu zuten lehia hiru bikotek, Sunbillako (Nafarroa) frontoia jendez leporaino zela, eta hamar kanaerdiko eta 60 oinbiko sei enbor ebakitzen azkarrenak izan ziren Otaño eta Vicente.

Julen Alberdi Txikia IV.a eta Arkaitz Etxebeste nahiz Mikel Larrañaga eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a izan ziren lehian aritu ziren beste bi bikoteak, baina horiek ezin izan zuten txapela eskuratu. Izan ere, lanak oso ondo hasita, laugarren enborra ebakitzerako hamar segundoko aldea lortua zuten Otañok eta Vicentek. Azkenean, Larrañagari eta Bihurriri 25 segundoren aldea aterata lortu zuten txapela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide