Beizamako sanpedroak 2026

Bingo musikatuarekin eta afariarekin amaitu dituzte San Pedro jaiak Beizaman

Ihintza Elustondo

Goiz-eguerdi partean, trikitilariak, meza eta jubilatuen bazkaria izan dira, eta arratsalden, giro paregabea sortu da bingo musikatuaren bueltan. Bilboko Maddi izan da irabazlea, eta Amenabarko Iñakik eskuratu du Nekaturreko bonua. Afariarekin eta su festarekin borobildu dute eguna. 

San Pedro jaietan murgilduta ibili dira azken egunotan Beizaman, eta gaur, San Pedro egunez, egin dituzte festetako azken ekintzak. Goizean, trikitilariak ibili dira herria alaitzen, eta 12:00etan, meza izan da. 14:00etan, jubilatuek bazkaria egin dute, eta 18:00etatik aurrera, giro paregabea sortu du bingo musikatuaren bueltan. 

Bingo musikatua aterpetxean dauden udalekuetako Bilboko Maddik irabazi du. Horrez gain, antolaketan eta ekintzetan parte hartu dutenen artean, Nekaturreko bonu bat zozkatu dute, eta irabazlea Amenabarko Iñaki izan da. 

Jaiei amaiera emateko, afaria egin dute ostatuan, eta su festarekin borobildu dute iluntzea. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide