Beizamako sanpedroak 2026

Beizamako karta joko txapelketak baditu finalistak

Ihintza Elustondo

San Pedro jaien atarian, karta txapelketako kanporaketak jokatu dituzte Beizaman. Larunbatean jokatuko dituzte finalak, 17:30ean hasita, ostatuan. 

Beizamako San Pedro jaien atarian, karta joko txapelketari ekin diote asteburuan. Hain zuzen ere, atzo, igandea, jokatu zituzten neurketak, eta dagoeneko erabaki da zein izango diren finalistak. Txoko eta Pedro Mari eta Pedro eta Igone bikoteak sailkatu dira finalera musean, Alex eta Elen eta Nora eta Igone eskoban, eta Pedro eta Mirari eta Txoko eta Idoia punttuan. Finalak ekainaren 27an, larunbata, jokatuko dituzte, 17:30ean hasita, herriko ostatuan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide