Beizamako sanpedroak 2026

Karta txapelketak jokatuko dituzte igandean Beizaman

Ihintza Elustondo

Iazko sanpedroetako karta txapelketako une bat. (Utzitakoa)

Eskoba, punttu eta mus txapelketak jokatuko dituzte, 16:30ean hasita, herriko ostatuan. Izen ematea ere bertan egin beharko da.

Ez da asko falta San Pedro jaietarako, eta festa horien bueltan ohikoa den moduan, karta txapelketa jokatuko dute Beizaman. Hain zuzen ere, igande honetan, ekainak 21, izango dira lehiak, 16:30ean hasita, herriko ostatuan. Eskoba, punttu eta mus txapelketak jokatuko dituzte, eta izena ostatuan bertan eman beharko da, ekainaren 21a baino lehen. Irabazleek finala ekainaren 27an, larunbatean, jokatuko dute, 17.00etan hasita.

Horrez gain, toka txapelketa ere izango da aurten bigarren aldiz. Ekainaren 27an, 18.00ak inguruan jokatuko dute lehia hori, eta unean bertan eman beharko da izena. Helduen eta haurren kategoriak bereizko dituzte, baina denek elkarrekin jokatuko dute, eta bi sari egongo dira; hau da, talde bakoitzeko txapeldunarentzako saria izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide